XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

2. Atala.- Dirulaguntzak, Sare hori egokitzeko behar direnetan diruezarketak egiteko edo ekintzari eusteko izango dira.

3. Atala.- 173/1983 Dekretoz soztarazitako Osasunketa-Garraioen Sarea Aztertu eta Arrazoibideratzeko Batzordearen saloz, Osasunketa eta Gizartesegurantza-Sailburu Jn. T. G.-ak emango ditu dirulaguntzok.

4. Atala.- Erakundea legez ordezka dezanak egingo du dirulaguntzarako eske-idazkia, Gasteizko Wellingtongo Dukearen Hiribideko 2.ean dagoen Osasunketa eta Gizartesegurantza-Sailburu Jn. T. G.-ari zuzenduz.

5. Atala.- Jarraiango agiripaper hauek eraman beharko ditu atxikita eske-idazkiak:
- Eskearen zio eta guztizko Txosten zehatza.

- Erakundearen 1984. urterako Diruegitamua, Osasunketa-Garraioen Sarearentzat erabili dena zehatz-mehatz adieraziz.

- 1983. urtean zehar eta 1984.erako ohartemandako beste dirubide-sorbururen zinpeko adierazpen-agiria.

Erakunde bereziengandik eskuratutako dirulaguntzen guztizko zenbatekoa ez da horren guztizko gostea baino haundiagoa izango.

- Erakundea, Presazko Osasunketa-Garraioen Sarea egiten ari den zerbitzuen azalpena.

- 1983. urtean eginbideratutako ekintzen Txostena.

6. Atala.- Horien erosketa dirulaguntza hauen pentzutan izango direneko gauzazko gai guztiak, Eusko Jaurlaritzan horiei buruz egindako manuei atxikiko zaizkie.

7. Atala.- Diruezarketarako edo iraunarazteko eman daitezen diruen ordainketa, asmotango ekintzak egin direnaren egiaztagiria edo zuriztapen-agiria aurkeztu ondoren egingo da, laguntzak ematezko Erabakia ohartematen denaren arauera.

8. Atala.- Osasunketa eta Gizartesegurantza-Sailaren eritziz, hartzaileak laguntzaren gai izandako xedea ez betetzea gerta baledi, eskuratutako diruak Euskal Herriko Diruzaingo nagusiari birreskuratze-beharraren aldarrikapena egingo da.

9. Atala.- Laguntzetarako eske-idazkiak aurkezteko epea 30 egunekoa izango da, Dekreto hau indarrean jar dadineko egunetik hasita kontatuz.

10. Atala.- Dekreto hau, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadineko egunaren biharamonean jarriko da indarrean.

Gasteizen, 1984.eko Urtarrilak 30.

Lehendakaria, CARLOS GARAIKOETXEA URRIZA.

Osasunketa eta Gizartesegurantza-Sailburua, XABIER AGIRRE BILBAO.